Gerturatzen ari da Abenduaren 3a, Euskararen Eguna. Datorren osteguna da, eta hala, herritar talde batek kantujira antolatu du arratsalde parterako. Jakinarazi dutenez, kantu saioa Zakilaneko aldapan hasiko da, eta ordua ere zehaztu dute: 18:00etan izango da hitzordua.
Orain gutxi, urrian ere izan zen beste kantujira bat herrian, eta orduan bezala, oraingoan ere Zarauzko Arrain Zopa taldeko kideekin batera ibiliko dira kalez kale.