Errigorako produktuak jasotzeko moduan dira oriotarrak

Onintza Lete Arrieta 2026ko maiatzaren 7a

Errigorako saskien oharra Kultur Etxeko atean (Onintza Lete Arrieta)

Kultur Etxean eta Orioko Herri Ikastolaren DBHko eraikinean daude nafar produktuez osatutako saskiak.

Oriotarrek gaurtik aurrera jaso ditzakete Errigorako azken kanpainako saskiak, gaur bertan iritsi baitira Nafarroako produktuak herrira. Jasotzeko bi gune daude herrian, bata Kultur Etxean, eta bestea Orioko Herri Ikastolan. 

Kultur Etxean gaur, osteguna, 17:00etatik 19:00etara eskuratu ahalko dira lehenengo solairuan. Bihar, ostirala, 10:00etatik 12:00etara eta 17:00etatik 19:00etara. Etzi, larunbata, berriz, 10:00etatik 13:00etara. 

Orioko Herri Ikastolako DBHko eraikinean, berriz, idazkaritzan eskatu behar dira saskiak, bihartik aurrera. Ostiraletan 09:00etatik 15:00etara jaso ahalko dira, eta gainerako egunetan, 09:00etatik 12:00etara eta 15:00etatik 17:00etara. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide