Urtero bezala, aurten ere Orioko Udalak diruz lagunduko ditu euskara ikasten duten herritarrak nahiz beren negozioetan euskarazko errotuluak jartzen dituzten enpresak.
Laguntzetako bat 2025-2026 ikasturtean helduentzako euskalduntze edo alfabetatze ikastaroak Oriotik kanpoko euskaltegi homologatuetan egin dituzten oriotarrei zuzenduta dago, betiere egindako ikastaroa Orion eskaintzen ez bada . Dirulaguntza jasotzeko, besteak beste, ikastaroaren %80ko asistentzia egiaztatu behar da, eta ikastaroa ordainduta eduki, ikastaroak iraun duen bitartean Orion erroldatuta egon behar da eta zerga betebeharrak egunean izan behar dira.
Eskaera urriaren 11ra arte egin daiteke, udaletxean, Erregistro Orokorrean aurrez aurre, edo egoitza elektronikoaren bidez aurkez daiteke. Deialdiaren oinarriak esteka honetan ikus daitezke, eta eskaera orria esteka honetan eskura daiteke.
Errotuluak euskaraz
Bestetik, 2026an errotulua euskaraz jarri duten eta helbide fiskala Orion duten saltoki, ostalaritza establezimendu eta enpresek ere eska dezakete laguntza. Udalak errotuluaren kostuaren %50 lagunduko du, gehienez 340 eurorekin. Eskaerarekin batera 2026ko faktura eta errotuluaren argazkia aurkeztu behar dira. Epea abenduaren 31ra arte dago zabalik.
Pertsona fisikoek eskaera aurrez aurre edo telematikoki egin dezakete; pertsona juridikoek, berriz, telematikoki bakarrik. Aurrez aurreko eskaerak Orioko Udaleko Erregistroan aurkez daitezke, eta telematikoak udalaren egoitza elektronikoaren bidez. Eskaerarekin batera errotulua ordaindu izanaren 2026ko faktura eta errotuluaren argazkia aurkeztu behar dira.
Deialdiaren oinarriak esteka honetan daude ikusgai, eta eskaera orria, esteka honetan eskura daiteke.