Lankidetza hitzarmena sinatu dute Gukak eta Kofradiak

Erredakzioa

Ezkerretik hasita, Onintza Lete Gukako kazetaria, Jon Mujika Kofradiako lehendakaria, eta Pedro Migel Uranga eta Jon Agirresarobe, podcastaren sortzaileak eta ahotsak. (Gorka Eizagirre)

Orioko XX. mendeko arrantza ikertzen ari dira Jon Agirresarobe Torrotxo eta Pedro Migel Uranga herritarrak, eta lan horren mamia atalka Moila bete bapore izeneko podcastean emango du Gukak, astero, hilaren 29an hasita. Webgunean egongo da entzungai, eta kanalera doan harpidetzea ere egongo da. 

Gukak eta Orioko Kofradiak hitzarmena sinatu dute, Moila bete bapore izeneko podcasta elkarlanean egiteko. Izan ere, Orioko XX. mendeko arrantza ikertzen ari dira Jon Agirresarobe Torrotxo eta Pedro Migel Uranga herritarrak duela bi urtetik, eta lan horren mamia atalka erakutsiko dute podcastean. 

Hurrengo astean, irailaren 29an, kaleratuko da podcastaren aurreneko atala, eta asteartero atal berria izango dute entzungai herritarrek orioguka.eus eta guka.eus atarietan. Gukak buletin berezia ere sortu du, eta nahi duenak doan harpidetzeko aukera dauka, podcastak egunean bertan emailez jasotzeko. Horretarako, beheko galdetegia bete behar da. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide