Baserritar Misto Profesionala programaz informatzeko saioak antolatu ditu aldundiak

Nerea Uranga mar 22 Aia   Orio

Gipuzkoako Foru Aldundiaren programaren onuradunek enpresako lana eta baserrikoa bateratu ditzakete. Lurraldeko lehen sektorean belaunaldi erreleboa sustatzeko helburuz martxan jarritako egitasmoa da. Martxoan hainbat tokitan emango dituzte informazio saioak, Urola Kostako informazio saioa Azpeitian izango da asteazkenean, 18:30ean, Basazabal jauregian.

Kudeaketa ekonomikoari buruzko ikastaroa antolatu du UKUEk eskualdeko merkatarientzat

Onintza Lete Arrieta mar 21 Aia   Orio

Hamar orduko iraupena izango du ikastaroak, eta bina orduko bost saiotan banatuko da: apirilaren 28an eta 30ean, eta maiatzaren 5ean, 7an eta 12an egingo dute ikastaroa, 14:00etatik 16:00etara, Zarautzen, Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan. Izena emateko epea zabalik da.