M-17 greba orokorra

Manifestazioa egingo dute Orion M17ko greba egunean

Julene Sorarrain 2026ko martxoaren 10a

M17 greba orokorreko pankarta bat, Orioko zubian. (Onintza Lete Arrieta)

ELA, LAB, Steilas, Etxalde eta HIRU sindikatuek deitu dute greba orokorra martxoaren 17rako. Orion, 19:30ean hasiko da manifestazioa, Herriko Plazatik abiatuta. 

ELA, LAB, Steilas, Etxalde eta HIRU sindikatuek deituta, greba orokorra egingo dute martxoaren 17an Hego Euskal Herrian, 1.500 euroko lanbide arteko gutxieneko soldata propioa aldarrikatzeko.

Hori horrela izanda, Orion dagoeneko prestatu dute egun horretarako egitaraua. Goizean goiz elkartuko dira plazan, 09:30ean, elkarrekin Donostiako manifestaziora joateko. Hain zuzen ere, 12:30ean hasiko da mobilizazioa Gipuzkoako hiriburuan, Pio XII. plazatik abiatuta. Arratsaldean, berriz, Oriora itzuliko dira, eta herrian bertan egingo dute manifestazioa, 19:30ean Herriko Plazatik hasita. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide