Bihar egingo dute Orion martxoaren 17ko greba orokorra antolatzeko batzarra

Onintza Lete Arrieta

Greba orokorrera deitzeko sindikatuetako ordezkariek egindako agerraldia. (Utzitakoa)

Gehiengo sindikalak deituta, greba orokorra egingo dute Hego Euskal Herrian, 1.500 euroko lanbide arteko gutxieneko soldata propioa eskatzeko. 

ELA, LAB, Steilas, Etxalde eta HIRU sindikatuek deituta, greba orokorra egingo dute martxoaren 17an Hego Euskal Herrian, 1.500 euroko lanbide arteko gutxieneko soldata propioa aldarrikatzeko.

Sindikatuen arabera, "testuinguru oso gogor eta arriskutsu batean" egiten dute deialdia, eta horrek berak bihurtzen du "ezinbesteko" greba bera zein gizarte aktibazio zabala.

Hain zuzen, greba antolatzeko hainbat asanblada antolatu dituzte datozen egunetarako, tartean Orion. Batzarra bihar egingo dute, ostegunarekin, 18:30ean Salatxo aretoan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide