Oriotarrek ere gutxieneko soldataren aldarria eraman dute kalera

Aritz Mutiozabal 2026ko martxoaren 17a

Ehun bat herritar atera da kalera gaur arratsaldean, Hego Euskal Herriko sindikatu nagusiek deitutako grebarekin bat eginez, protesta egitera.

ELA, LAB, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek deitutako grebak eragin nabaria izan du Euskal Herrian, eta oriotarrek ere bat egin dute Lanbide Arteko Gutxieneko Soldata Euskal Herrian erabaki ahal izateko eta soldata hori 1.500 eurokoa izateko aldarriarekin. Arratsaldeko mobilizazioko hitzorduaren iragarpenean gaizki ulertu bat izan da, eta, azkenean, 19:15ean abiatu da manifestazioa Herriko Plazatik.

Gutxieneko soldata hemen erabaki. LSG 1500 euro. Soldatak hobetu, abestasuna banatzeko mezua zeraman pankartaren atzean, ehun bat herritar bildu dira, eta herriari itzulia emanez, Herriko Plazan osatu dute protesta birari. Mobilizazio amaieran, gutxieneko soldatak Euskal Herrian erabakitzeak duen beharrezkotasunari buruzko irakurketa egin dute, baita gaurko grebak eta langileen borrokak duen garrantzia azpirramatu ere.

(Argazkiak: Gorka Eizagirre)

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide