Kanpineko langile guarda bat aldi baterako kontratatzeko hautaketa prozesua zabaldu dute

Julene Sorarrain 2026ko martxoaren 11

Orioko kanpina, airetik ikusita. (Orioko Udala)

Hautaketa prozesua Lanbideren bidez egingo dute eta, lanpostua betetzea "premiazkoa" denez, hautagaiek ostegunera arte izango dute aukera izena emateko, hau da, martxoaren 12ra arte. 

Orioko Udalak kanpineko eginkizun anitzetarako langile guarda ordezkatzeko deialdia zabaldu du. Hautaketa prozesua Lanbideren bidez egingo dute eta, lanpostua betetzea "premiazkoa" denez, hautagaiek ostegunera arte izango dute aukera izena emateko, hau da, martxoaren 12ra arte. Bi hilabete inguruko kontratazio epea izango da, eta xehetasun guztiak hemen daude eskuragarri. 

Hautaketa prozesuan parte hartzeko baldintzak betetzen direla egiaztatzeko eta merezimenduak baloratzeko, Lanbidek bidalitako curriculumean agertzen diren datuak bakarrik hartuko dituzte kontuan. Udalean beste bide batzuetatik aurkeztutako dokumentazioa ez da baliagarria izango eta, ondorioz, ez da baloratuko.

Izena emateko betekizunen artean daude, B gidabaimena izatea eta euskarazko bigarren hizkuntza eskakizuna izatea. Deialdiaren oinarri guztiak irakurri daitezke, hemen.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide