Arkupe Orioko merkatari eta ostalarien elkarteak Nire-Orio izeneko plataforma digitalaren proiektua abiatu du. Atari horren helburua "tokiko merkataritza indartzea eta merkatarien eta herritarren arteko harremana sustatzea" dira, eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailak finantzatu du. Dendartean Gipuzkoako Merkatari Elkarteen Bilkuraren eta Orioko Udalaren laguntza ere jaso du egitasmoak.
Merkatari elkarteak azaldu duenez, egitasmo horrekin, "Oriok urrats estrategikoa egingo du hurbileko merkataritzaren digitalizazioan, tokiko establezimenduen lehiakortasuna indartuz eta herritarren eta tokiko ekonomiaren arteko lotura sendotuz".
Plataforma martxan jarri aurretik, ordea, merkatariekin eta eragileekin prestakuntza saioak egingo ditutze hurrengo asteetan.