GUKAKIDE
'Zu ere pilotari' esperientziaz gozatzeko aukera izango dute Gukakideek

Erredakzioa urr 19, 12:16 Aia   Orio

Gukakideek doako beste esperientzia batez gozatzeko aukera izango dute azaroan, Gukako bazkide izatearen abantailak baliatuta. Hain zuzen ere, azaroaren 14an, Urola Turismoren eskutik Azkoitian egingo duten 'Zu ere pilotari' bisita gidatua egiteko aukera paregabea izango dute. Bisitan pilotaren historia gertutik ezagutzeko aukera izateaz gain, bertaratzen direnek pilotariaren azalean jartzeko aukera izango dute.

GUKAKIDE
Balentziagaren puntadak ikusi dituzte Gukakideek

Erredakzioa ira 29 Aia   Orio

Balentziaga museoaren eskutik, Gukako bazkideek bisita gidatuaz gozatzeko aukera izan zuten larunbat goizean.