Ane Miren Fernandezek irabazi du iraileko 'Non dago Gako?' jokoa

Erredakzioa 2024ko urr. 6a, 10:00

Ane Miren Fernandez, sariarekin.

Arrospide Onddoak-eko lote bat irabazi du Ane Miren Fernandez Orio Gukako bazkideak, aldizkariaren iraileko zenbakian Gako pertsonaia non zegoen asmatu eta gero. 34. orrialdean zegoen ezkutatuta Gukaren iruditxoa. Urriko saria, berriz, Gañeta Txakolina kaxa bat izango da. Urriaren 18an amaituko da parte hartzeko epea. Animatu eta parte hartu!

Hilero bezala, Gukako bazkideek aukera izan dute Non dago Gako? jokoan parte hartu eta saria irabazteko. Iraileko aldizkarian 34. orrialdean zegoen ezkutatuta Gukaren iruditxoa, eta Ane Miren Fernandez bazkideak lortu du Arrospide Onddoak eskainitako lotea.

Urriko aldizkarian, berriz, Gañeta Txakolina kaxa bat zozkatuko da parte hartzen duten bazkideen artean. Horretarako, Gako pertsonaia aldizkariko zer orrialdetan dagoen jakinarazi behar da, mezua orio@ukt.eus helbidera bidalita urriaren 18a, ostirala, baino lehen. Bazkidearen izena eta telefono zenbakia zehaztu behar dira mezuan.

Animatu, eta parte hartu!

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide