Joxe Mari Lizarraldek irabazi du urriko 'Non dago Gako?' jokoa

Erredakzioa 2024ko aza. 21a, 09:15

Irabazlearen izenean saria jaso zuen herritarra, txakolin kaxarekin.

Gañeta Txakolina kaxa bat irabazi du Joxe Mari Lizarralde Orio Gukako bazkideak, aldizkariaren urriko zenbakian Gako pertsonaia non zegoen asmatu eta gero. 45. orrialdean zegoen ezkutatuta Gukaren iruditxoa. Azaroko saria, berriz, Berazadi Berrin bi lagunentzako otordua izango da. Bihar, ostirala, amaituko da parte hartzeko epea. Animatu eta parte hartu!

Hilero bezala, Gukako bazkideek aukera izan dute Non dago Gako? jokoan parte hartu eta saria irabazteko. Urriko aldizkarian 45. orrialdean zegoen ezkutatuta Gukaren iruditxoa, eta Joxe Mari Lizarralde bazkideak lortu du Gañeta Txakolinak eskainitako txakolin kaxa.

Azaroko aldizkarian, berriz, Berazadi Berrin bi lagunentzako otordua zozkatuko da parte hartzen duten bazkideen artean. Horretarako, Gako pertsonaia aldizkariko zer orrialdetan dagoen jakinarazi behar da, mezua orio@ukt.eus helbidera bidalita biharko, ostirala. Bazkidearen izena eta telefono zenbakia zehaztu behar dira mezuan.

Animatu, eta parte hartu!

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide