Sanikolasei buruzko Gukaren lehiaketak badu irabazlea

Erredakzioa

Arantxa Solaberrieta bazkidearen senitartekoak, Errigora saskiarekin.

Arantxa Solaberrieta bazkideak irabazi du Errigoraren saskia, eta haren bilobek eta alabak jaso dute oparia.

Zenbat dakizu sanikolasei buruz? Horixe galdetuz galdera-erantzunen lehiaketa eduki du martxan Gukak atari honetan, eta erantzun guztiak asmatu dituzten bazkideen artean Errigoraren saski dotorea zozkatu du.

Bada, atzo jaso zuen oparia irabazleak: Arantxa Solaberrieta. Haren biloba eta alaba joan ziren sari bila, argazkian ikus daitekeenez.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide