Bisita arrantzalea izeneko ekimen honetan parte hartzeko 25 lagunentzako lekua egongo da maiatzaren 9an. Irteeran, Jaizkibelgo itsaslabarren paisaia zoragarriak ikusteaz gain, arrantza teknika jasangarriak eta itsasoa zaintzeko kontsumo arduratsuaren garrantzia ezagutzeko aukera izango dute bertaratzen diren bazkideek.
Gainera, 'Mater' ontziko arduradunek beren ekologizazio-prozesua azalduko dute; hau da, ingurumen inpaktua murrizteko eta konpentsatzeko erabiltzen dituzten errespetuzko formulak irakatsiko dituzte.
Esperientzia guztiz doakoa izango da Gukako bazkideentzat eta haien senideentzat.
Xehetasunak:
- Eguna: Maiatzak 9, larunbata.
- Ordua: 10:00etan.
- Lekua: Arraunlari kalea, Pasaia San Pedro.
Izen ematea:
Izena eman nahi dutenek, sakatu beheko botoia eta bete galdeketako datuak. Ondoren, Guka zuetako bakoitzarekin jarriko da harremanetan xehetasun gehiago zehazteko.