Gukak 2025erako Nik (hik, hark, denok) Guka egiten dugu bazkidetza kanpainaren barruan bazkide edota Gukakide guztien artean Teneriferako bi lagunentzako astebeterako bidaia zozkatu du. Sari horren irabazlea Javier Ibañez izan da, eta gaur jaso du saria Azpeitiko Halcon Bidaiaken eta Gukaren eskutik.
Egungo erronkei aurre egin ahal izateko eta informazioa profesionaltasunez helarazteko, herritarren eta eragileen babesa eta atxikimendua behar-beharrezkoak ditu Gukak. Komunitate zabala eraikitzen jarraitu nahi dugu, gure alea jarri euskararen normalizaziorako bidean eta herrigintza sustatu ahal dugun neurrian. Horretarako, herritarrak lagun ahalik eta Gukakide gehien lortu nahi ditu Gukak.
Oraindik Gukaren bazkide ez izan eta hala egin nahi dutenek zer egin behar dute horretarako? Honako formularioa beteta egin daiteke bazkide.