Verde Pratoren kontzerturako sarrera bikoitzak badu irabazlea

Erredakzioa

Verde Prato musikaria.

Gukak sarrera bikoitz bat zozkatu du bazkideen artean, bihar gauean musikari tolosarrak Kultur Etxean emango duen kontzerturako, eta Pako Imaz bazkidea izan da irabazlea.

Verde Prato musikari tolosarrak kontzertua eskainiko du bihar, ostirala, 22:00etan Kultur Etxean, eta Orioko Kultura sailaren eskutik, Gukak sarrera bikoitz bat zozkatu du bazkideen artean.

Gaur 12:00etan amaitu da zozketan parte hartzeko epea, eta sarrerek badute jabea: Pako Imaz bazkideak eskuratu ditu kontzertua ikusteko bi sarrerak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide