Hilero bezala, Gukako bazkideek aukera izan dute Non dago Gako? jokoan parte hartu eta saria irabazteko. Azaroko aldizkarian 43. orrialdean zegoen ezkutatuta Gukaren iruditxoa, eta Juan Ignacio Peña bazkideak lortu du bi lagunentzako otordua Zarauzko Berazadi Berri jatetxean.
Abenduko aldizkarian, berriz, Arrospidako lau onddo pote zozkatuko dira parte hartzen duten bazkideen artean. Horretarako, Gako pertsonaia aldizkariko zer orrialdetan dagoen jakinarazi behar da, mezua orio@ukt.eus helbidera bidalita abenduaren 16a, astelehena, baina lehen. Bazkidearen izena eta telefono zenbakia zehaztu behar dira mezuan.
Animatu, eta parte hartu!