Gukak ekintza berria antolatu du bere bazkideentzat. Oraingo honetan, Egurbide errota bisitatzeko aukera izango dute Gukakideek. Egurbidekoa Azkoitian martxan dagoen errota bakarra da, eta bisita gidatuan parte hartuko duten bazkideek haren funtzionamendua eta xehetasun guztiak ezagutzeko aukera izango dute.
Esperientzia guztiz doako izango da Gukaren bazkideentzat eta horien familietako kideentzat.
- Eguna: Apirilak 5, larunbata.
- Ordua: 11:30ean.
- Lekua: Aingeru Guardakoaren elizatxoa.
Izen-ematea
Izena eman nahi dutenek mezua bidali behar dute bazkide@ukt.eus posta elektronikora honako datu hauek zehaztuz:
- Bazkidearen izen-abizenak.
- Telefonoa.
- Bisita gidatuan parte hartuko duten pertsona kopurua.