GUKAKIDE

Balentziagaren puntadak ikusi dituzte Gukakideek

Erredakzioa

Balentziaga museoaren eskutik, Gukako bazkideek bisita gidatuaz gozatzeko aukera izan zuten larunbat goizean.

Inguruko txokoak ikusteko aukera eman du beste behin Gukak; hain zuzen ere, Getarian jaiotako eta mundu guztian ezaguna den Kristobal Balentziaga diseinatzailearen bizitza eta lanak ezagutzeko aukera izan dute Gukakideek.

Komunikazio taldeak Balentziaga museoarekin eginiko elkarlanari esker egin zuten bisita gidatua larunbat goizean, eta asko eta asko izan ziren jarduera horretarako izena eman zutenak. Azkenean, zozketa eginda, 20 lagunera mugatu behar izan zen saioa, eta bazkideek doako bisitaz gozatzeko aukera izan zuten, historia, diseinua, joskintza eta Getaria uztartuz.  

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide