Joan den ekainaren 7an, Gukako bazkideek, senideek eta lagunek hitzordu berezia izan zuten Lili jauregian. Doako bisita gidatu bati esker, bertaratutakoek 'Lilitarren Ohorea' antzezlana bertatik bertara gozatzeko aukera izan zuten, jauregiaren historia eta garai bateko bizimodua modu guztiz didaktikoan eta dibertigarrian ezagutuz. Ekintza hori Gukakide izateagatik eskaintzen diren abantailen barruan antolatu zuen Gukak.
Saretzen jarraitzeko aukera
Goiz osoan zehar giro bikaina izan zen nagusi. Historia eta kultura ezagutzeaz gain, topaketa horrek bailarako komunitatea indartzeko eta bazkideen arteko harremanak estutzeko balio izan zuen.