ZOZKETA

'Frankenstein agurgarria' errezitaldi musikaturako sarreren zozketak baditu irabazleak

Erredakzioa

Ana Galarraga eta Petti. (Utzitakoa)

Koro Sarasola eta Ane Gurrutxaga bazkideek lortu dute Orioko Udaleko Kultura sailak Gukari emandako sarrera bikoitz bana.

Frankestein agurgarria errezitaldi musikatua eskainiko dute igande honetan, apirilaren 6an, Ana Galarraga kazetariak eta Petti musikariak 18:00etan Kultur Etxean, eta Orio Gukak, Orioko Kultura sailaren eskutik, bi sarrera bikoitz banatu ditu zozketan parte hartu duten bazkideen artean.

Zozketan parte hartzeko epea atzo eguerdian amaitu zen, eta sarrerek badituzte irabazleak: Koro Sarasolak eta Ane Gurrutxagak lortu dituzte sarrera bikoitzak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide