ira 09, 18:53 Aia Orio
Joan zen igandeaz geroztik Euskal Herria zeharkatzen ari dira irakaskuntza publikoko irakasle jubilatu hainbat, erretiro aurreratuagatiko kalte ordaina jaso nahi dutela aldarrikatzeko. Gaur arratsaldean bukatu dute laugarren etapa, Azpeitiko plazan, eta bihar Donostiarako bidea hartuko dute; Zumaiatik, Zarauztik eta Oriotik igaroko dira. Eusko Jaurlaritzak 2012az geroztik du etenda lan hitzarmenean jasota dagoen jubilazio aurreratuari dagokion kalteen ordainketa.
Janire Gonzalez Etxabarri surflari zumaiarra Matx podcastean izan da.