ABD egiteko moduak

Nerea Uranga 2026ko apirilaren 6a

Aurretiazko Borondateen Dokumentua betetzen. (Guka)

Adin nagusikoa izan eta askatasunez jarduteko gai diren pertsonek egin dezakete Aurretiazko Borondateen Dokumentua (ABD) edota bizi testamentua. Hiru dira dokumentu hori egiteko moduak:

1. aukera. Norberak bere etxean eta hiru lekukoren aurrean. Lekukoek adin nagusikoak izan beharko dute, eta ABDaren egilearekiko ez dute bigarren gradurako ahaidetasunik izango, ez ezkontza, elkartze libre edota izatezko bikote harremanik, ezta ondare harremanik ere. Kasu horretan, dokumentua Euskadi.eus webgunetik deskargatu dezakete, eta ondoren, Bakq-ren bidez telematikoki erregistratu.

2. aukera. Gaitutako profesional baten aurrean. Eusko Jaurlaritzaren Osasun Saileko edota Osakidetzako mediku edo erizain baten aurrean egiten da dokumentua, Osasun Sailaren egoitza batean, eta ez da lekukorik behar. Kasu horretan, aurrez hitzordua eskatu behar da anbulatorioan edota 943-02 30 06 telefono zenbakira deituta. Gipuzkoan honako toki hauetan egiten dute: Donostiako Osasun ordezkaritzan eta Groseko anbulatorioan zein Zumarragako, Eibarko, Tolosako, Irungo nahiz Arrasateko anbulatorioetan. 

3. aukera. Notarioaren aurrean. Kasu horretan ere ez da lekukorik behar, baina ordainpekoa da.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide