Auzolana Orioko Herri ikastolan

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Herri Ikastola

Hainbat herritar, gaur goizean Orioko Herri Ikastolako pergolan.

Aurten ere auzolana deitu du Orioko Herri Ikastolak, noiz eta egutegian gorriz markatuta datorren egun batean. Kasualitatea? Ez noski.

Ospatzeko ezer ez dugun egun honetan, lanari ekin diogu familia, irakasle zein ikasle talde batek. Denok elkarrekin jardun gara ikastolan egiteko genituen lantxoetan jo eta ke. Hala nola; pergola txukundu, fatxadako paretak garbitu, liburutegiko txukunketa egin, esku trebeak behar zituzten lan txikiak borobildu, kanpotik ikusten ez diren baina, beharrezkoak zaizkigun lan informatikoak egiten beste batzuk… Bakoitzak ahal zuen lekuan lagundu du, eta egia esan, gauza asko egin ditugu azkenenan!

Dena ez da, ordea, lana izan. Hamaiketako batekin borobildu dugu goiza eta ikasleak elkarrekin jolasean ibilltzeko tartea ere izan dute (tira, egia esan behar bada, helduren bat edo beste ere ibili gara jolasean).

Zein ederra izan den gaur gure pergolan familiak elkartuta, lanean, hizketan, adin desberdinetako haurrak nahastuta jolasean ikustea. Ikastolak herritik sortu ziren eta herriak egiten du ikastola ere. Gaur argi ikusi da hori, ez dezagun ahaztu, hau da bidea; taldean urrunago iritsiko gara. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide