Marka berria ezarri du Oriok Aginagako trainerila txapelketan

Aiora Arriola

Orio AEko gizonezkoak Aginagako trainerila txapelketan. (Utzitakoa)

Larunbatean jokatu zen San Praixkutako Trainerila Ikurrinaren XII. edizioa gizonezkoetan eta VI.a emakumezkoetan. Txapelketa 16:30ean hasi zen, eta Oriok marka berria ezarri zuen gizonezkoetan, 7:41:53ko denborarekin.

Emakumezkoen estropadan, Tolosaldeak lortu zuen garaipena, 9:56:87ko denborarekin, baina lehia oso estua izan zen, Donostialdea oso gertu izan baitzuen, 9:57:35eko denborarekin. Ondarroak, berriz, hirugarren postua eskuratu zuen, 10:35:73ko denbora eginda.

Gizonezkoen lehian, lau ontzik hartu zuten parte, eta Orio izan zen azkarrena, 7:41:53ko denbora eginda. Ondarroak bigarren postua lortu zuen, 7:56:56ko denborarekin; Getaria hirugarren izan zen, 8:07:21eko denborarekin, eta Hondarribia, berriz, laugarren, 8:24:34ko denborarekin

Garaipen bereziki garrantzitsua izan zen oriotarrentzat, marka berria ezartzea lortu baitzuten. Orio AEko trainerila osatu zuten arraunlariak hauek izan ziren: Ugaitz Astigarraga, Ekhi Gozategi, Oihan Gozategi, Jon Lizarralde, Joseba Rodriguez eta Leandro Salvagno. Oihan Manterola, berriz, patroi lanetan aritu zen.

Argazkia: Utzitakoa

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide