Berdinketa eta porrota erdietsi dituzte asteburuan Orioko Futbol Taldeko seniorrek

Julene Sorarrain

Orioko Futbol Taldeko bi jokalari, artxiboko irudian.

Gizonezko seniorrek bana berdindu dute etxetik kanpo Zarautzen aurka jokatutako derbian, eta sailkapenean bosgarren daude. Emakumezkoek etxetik kanpo porrot egin dute Tolosaren aurka, eta horiek ere bosgarren daude sailkapenean.

Orioko Futbol Taldeko neska-mutilak gogor aritu dira asteburu honetan. Etxetik kanpo lehiatu dira gizonezkoak, eta 1-1 berdindu dute Zarauzko taldearen aurka, eta emakumezkoek, berriz, 8-1 galdu dute, Tolosaren kontra.

Hala, sailkapenari begira, Ohorezko Mailan bosgarren postuan jarraitzen dute une honetan gizonezkoek zein emakumezkoek. Datorren asteburuan Añorgaren aurka ariko dira gizonezkoak etxean, eta Intxaurdiren kontra, berriz, emakumezkoak, baita etxean ere.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide