Euskaraz bizi-bizi kanpainaren barruan bideo bat grabatu zuen Orioko Udalak, 27 herritarrek euskararen inguruan duten jardunari buruzko testigantzak jasotzeko asmotan, duela 20 urte Euskaraz gazte kanpainan egin zuten bezala.
Larunbatean, abenduaren 7an, plazan egin zen ekitaldian erakutsi zuten jendaurrean bideoa eta, orain, sarean zintzilikatu dute.
Hemen ikusi daiteke bideoa: