Gukak atal honetan jasoko ditu 2026ko Martxoaren 8aren bueltako eduki guztiak.
Herriko kaleak hartu dituzte oriotarrek Emakumeen Nazioarteko Egunean

Julene Sorarrain mar 08, 17:00 Orio

Orioko Mugimendu Feministak deituta, Emakumeen Nazioarteko Eguna aldarrikatu dute oriotarrek ozen eta argi. Eguerdian hasita, manifestazioa egin dute kalez kale, Beste mundu bat feminismotik lelopean, eta ondoren, irakurketa politikoa egin dute plazan.