Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko da Martxoaren 8an, eta egun horren harira, Oria Bizi elkarteak emakumeentzako ate irekiak antolatu ditu, "aisialdiko eta ongizaterako arrauna" probatzeko. Hain justu, martxoaren 5ean jarri dute hitzordua, eta guztira lau txanda eskainiko dituzte: 15:00etan, 16:00etan, 17:00etan eta 18:00etan.
Elkarteko kideek jakinarazi dute txanda bakoitzean gehienez hamar pertsona hartuko dituztela, eta 18 urtetik hasita, adin mugarik ez dagoela beraiekin uretaratzeko.
Parte hartu nahi duenak, hori bai, izena aurrez eman beharko du oriabizi2022@gmail.com helbide elektronikora idatzita, edo telefonoz, 722 20 18 44 zenbakira deituta.