Emakumeen Nazioarteko Eguna da Martxoaren 8a, eta data gerturatzen ari denez, hura antolatzeko bilera irekia egingo dute datorren astean.
Hain justu, otsailaren 9an, astelehenarekin, elkartuko dira 19:00etan Saregile emakumeen etxean, Orioko mugimendu feministak eta Orioko Emakume Mahaiak deituta. Dei egin die herritar guztiei bilkuran parte hartzera.