Martxoaren 8a

Dena prest dute Orion Martxoaren 8rako

Julene Sorarrain 2026ko martxoaren 2a

Hainbat oriotar, iazko Martxoaren 8ko manifestazioan. (Onintza Lete Arrieta)

Orioko Mugimendu Feministak antolatuta, txokolate jana, manifestazioa eta herri bazkaria egingo dituzte igandean, Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira. 

Igande honetan izango da Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, eta Orioko Mugimendu Feministak dagoeneko prest du egun horretarako egitaraua. Goizean goiz jarri dute diana, 11:00etan elkartuko baitira Herriko Plazan, txokolate janarekin egunari hasiera emateko. Jarraian, "gorputzak mugitzera", hainbat ekintza egingo dituzte plazan. 

Eguerdian, berriz, herriko kaleak hartuko dituzte eta manifestazioa egingo dute, 13:00etan hasita. Ondoren, elkarrekin bazkaltzeko aukera izango da plazan, eta herritar bakoitzak bere otordua ekarri beharko du. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide