Martxoaren 8a antolatzeko bigarren bilera irekia egingo dute datorren astelehenean

Julene Sorarrain 2026ko otsailaren 19a

Iazko Martxoaren 8ko manifestazioa, Orioko kaleetan zehar.

Saregilen izango da Orioko mugimendu feministak eta Orioko Emakume Mahaiak deitutako batzarra, iluntzeko 19:00etan.

Emakumeen Nazioarteko Eguna da Martxoaren 8a, eta data gerturatzen ari denez, hura antolatzeko bigarren bilera irekia egingo dute datorren astean. 

Hain justu, otsailaren 23an, astelehenarekin, elkartuko dira 19:00etan Saregile emakumeen etxean, Orioko mugimendu feministak eta Orioko Emakume Mahaiak deituta. Dei egin die herritar guztiei bilkuran parte hartzera.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide