2020 ira 13 Orio
Garaipen bikaina lortuta itzuli dira etxera Donostiatik Orio AEko emakumezkoak, eta gozatu ederra hartzen ari dira. Alironik eta festa handiegirik egin ezin denez, zaleek errepide ondoan hartu dituzte txalo, oihu eta kantu artean. Estropalarien kalejirak iraun duen tarte laburrean emozio uneak izan dira, eta, ezohiko moduan bada ere, elkarbanatu dute herriko jendearekin bandera ekarri izanaren poza.