KAE1 ligako Getariako estropada, irudietan

Onintza Lete Arrieta

Zumaiako XXXV. Ikurrinagatik lehiatu dira gaur eguerdian Getarian oriotarrak, eta bederatzigarren egin dute, aurreko asteko lana hobetuz.

Aurreko astean Getarian egindako lana nabarmen hobetu dute oriotarrek gaurkoan KAE1 ligako jardunaldian, eta bederatzigarren sailkatu dira, lau puntu lortuz. Aurrena egin duen Pedreñarengandik 28 segundora helmugaratu dira Orio Arraunketa Elkarteko gazteak.

Sailkapen nagusian, berriz, bederatzigarren dira 12 punturekin, eta gertu-gertu dute atzekoa zein aurrekoa: 13 puntu ditu Zumaiak aurretik, eta 11 puntu, berriz, Donostiarra Amenabarrek, atzetik. Lehia estuak jarraituko du, beraz, datozen estropadetan ere.

Zumaiako XXXV. Ikurrina

  • 1. Pedreña: 20:16;80 (12 puntu)
  • 2. San Juan: 20:21,46 (11 puntu)
  • 3. San Pedro: 20:24,43 (10 puntu)
  • 4. Arkote: 20:28,83 (9 puntu)
  • 5. Deusto: 20:30,03 (8 puntu)
  • 6. Camargo: 20:31,51 (7 puntu)
  • 7. Zumaia: 20:40,35 (6 puntu)
  • 8. Getaria: 20:40,64 (5 puntu)
  • 9. Orio: 20:44,94 (4 puntu)
  • 10. Getxo: 20:57,84 (3 puntu)
  • 11. Donostiarra Amenabar: 21:02,55 (2 puntu)
  • 12. Astillero: 21:08,24 (1 puntu)

Sailkapen orokorra

  • 1. Pedreña: 35 puntu
  • 2. San Pedro:  33puntu
  • 3. Arkote: 26 puntu
  • 4. San Juan: 26 puntu
  • 5. Getaria:  25 puntu
  • 6. Deusto: 23 puntu
  • 7. Camargo: 19 puntu
  • 8. Zumaia: 13 puntu
  • 9. Orio: 12 puntu
  • 10. Donostiarra Amenabar: 11 puntu
  • 11. Getxo: 6 puntu
  • 12. Astillero:  5 puntu

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide