Udal ordezkarien omenaldia jaso zuen atzo Orio AEko emakumezkoen taldeak

Gorka Eizagirre 2020 ira 15 Kirola

Alirona eta ohiko ospakizunak debekatuta daudenez, Orioko Udaleko ordezkariek estropalariak omendu zituzten atzo Arraunetxen, herenegun irabazitako Kontxako Bandera ospatuz. Erlo telebistak irudi hauek hartu zituen, xumea bezain hunkigarria izan zen ekitaldian.