Bideoa: Errezibimendu inprobisatua egin diote Orioko emakumezkoen traineruari

Aiora LarraƱaga Solaberrieta

Pasa den asteburuan Coruñako bandera irabazi zuen Orio Arraunketa Elkarteko emakumezkoen traineruak, baina, herritarrak COVID-19arengandik babesteko, igandean errezibimendurik egin ez zenez, atzo garaipena ospatu nahi izan zuten Orioko txarangako hainbat kidek. Hala, neskak entrenatzera atera zirenen, hondartza parean zain zituzten txarangako kideak, eta bertan zeuden herritarren txalo zaparrada artean harrera egin zieten.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide