Denboraldiko lehen bandera erdietsi dute gaur Orion bermeotarrek. Lehia estua izan da ohorezko txandan, hirugarren ziabogara arte pare-parean joan direlako Urdaibai, Orio eta Santurtzi. Azken luze ikusgarria egin du Urdaibaik, eta txanda eta bandera irabazi ditu. Oriotarrek bigarren zeharkatu dute helmuga ohorezko txandan, Urdaibaik baino zortzi segundo beranduago. Hirugarren heldu da Santurtzi, eta oraindik banderarik irabazi ez badute ere, Eusko Label Ligako lider izaten jarraitzen dute.
Jon Salsamendi entrenatzailea gustura agertu da arraunlariek egindako lanarekin eta estropada "oso polita" izan dela uste du. Santurtzik lidergoari eutsi ahal izateko ondo jokatu duela azaldu du Salsamendik, eta uste du beharbada kaltetu egin duela Orio banderaren bila itsu-itsuan ateratzeak.
Orioko 30. Estropada banderako sailkapena
- Urdaibai (20:10.41)
- Hondarribia (20:12.76)
- Orio (20:18.86)
- Santurtzi (20:24.77)
- Donostiarra (20:26.26)
- Cabo (20:26.80)
- Zierbena (20:28.90)
- Ares (20:30.31)
- Lekittarra (20:35.40)
- Ondarroa (20:43.08)
- Kaiku (20:45.54)
- Zarautz (20:48.39)
Eusko Label Ligako sailkapena
- Santurtzi (63 puntu)
- Orio (58 puntu)
- Donostiarra (55 puntu)
- Urdaibai (54 puntu)
- Hondarribia (47 puntu)
- Zierbena (44 puntu)
- Cabo (38 puntu)
- Lekittarra (30 puntu)
- Ares (24 puntu)
- Ondarroa (22 puntu)
- Zarautz (18 puntu)
- Kaiku (15 puntu)