Mutilak ere Donostian dira, Kontxan lan bikaina egiteko prest

Iban Egiguren / Aiora LarraƱaga

COVID-19aren aurkako protokoloak ezartzen dituen segurtasun neurrien artean iritsi da Orioko gizonezkoen taldea Donostiara. Moilan topatu ditu KARKARAk, estropadan beren onena emateko kontzentratuta.

Argazkiak: Iban Egiguren

Gaur oriotarrek Donostiako moilan eta Aquarium inguruan etxeko taldeei animoak emateko aukerarik izango ez badute ere, ez dute hutsik egin. Goizean goiz zubian bildu dira, eta txalo, kantu eta animo oihuen artean herri osoaren babesa erakutsi diete arraunlariei.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide