Emakumezkoen taldea iritsi da Donostiako portura

Iban Egiguren / Aiora LarraƱaga

Ez ohikoa izango da aurtengo Kontxako estropada, publikorik gabe egingo delako. Hala, goizean goizetik atzeman dute desberdintasuna arraunlariek, antolatzaileak eta arraun taldeetako kideak soilik baitaude eremuan. 

Argazkiak: Iban Egiguren

Gaur oriotarrek Donostiako moilan eta Aquarium inguruan etxeko taldeei animoak emateko aukerarik izango ez badute ere, ez dute hutsik egin. Goizean goiz zubian bildu dira, eta txalo, kantu eta animo oihuen artean herri osoaren babesa erakutsi diete arraunlariei.

Argazkia: Kepa Maiz Aizpurua

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide