Beste igande batez Orioko arraun zaleak kalera atera ziren iluntzean, herriko arraunlarien garaipenak ospatzera. Atzoko ospakizunean, beti bezala, Orioko Txaranga eta horiz jantzitako zale dezente elkartu ziren arraunlariei txalo egitera eta haien lorpena balioan jartzera.
Baina larunbatean irabazitako Donostiako XVIII. Bandera Fabrika bandera ez da bat gehiago, itsaso ezin txarragoarekin maisuki irabazitako estropadaren oroigarria baizik, baita igandeko estropadaren arantza ateratzeko antidotoa ere.
(Argazkiak: Joxeju Olasagasti)