Esfortzuaren ostean, txaloak

Onintza Lete Arrieta 2026ko uztailaren 6a

Orio Arraunketa Elkarteko gizon-emakumeek gogor egin dute lan pasa berri den asteburuan ere, eta gizonei larunbateko banderak ihes egin bazien ere, atzo Zierbenako uretan ez zuten barkatu, eta ligako bigarren bandera astindu ahal izan zuten herritarren aurrean. 

Alironarekin amaitu da asteburu hau ere. Orio Arraunketa Elkarteko gizon-emakumeek latz egin dute lan beste behin, eta emaitza gazi-gozoak lortu dituzten arren, atzo gizonek larunbateko arantza atera ahal izan zuten, estropada nagusitasunez irabazi eta Zierbenako bandera etxera ekartzeko. 

Herritarrek txaloekin erantzun zieten beti bezala, eta Orioko Txarangaren doinu alairik ere ez zen falta izan. 

(Argazkiak: Joxeju Olasagasti)

Erlazionatuak

Orio azkarrena izan da Zierbenan

Intza Trula uzt 05, 14:29 Orio

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide