Higiezinen negozioaren kontra eta kalitatezko eta doako etxebizitza bat izateko eskubide unibertsalaren alde, larunbatean Donostian mobilizatzera dei egin dute Urola Erdiko eta Urola Kostako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak. 12:00etan hasiko da mobilizazioa eta eskualdeko hainbat herritatik autobusak antolatu dituzte hara joateko.