Zimenduak kolokan

'Zimenduak kolokan' etxebizitzari buruzko saio berezia, ikusgai

Guka Telebista 2025ko api. 25a, 09:00

Guka Telebistan atzo gauean estreinatutako saio berezia osorik ikus daiteke gaurtik Gukaren webgune guztietan ere. Etxebizitzaren aferaren hainbat ertz jorratu dituzte Mikel Elorza abokatuak eta Orio Inmobiliariako Pedro Aiestaranek, tentsiopeko eremuetaz hitz egin dute Zestoako eta Zumaiako alkateek, eta Azpeitiko kanonari buruz iritzia eman dute herritarrek.

Etxebizitzaren aferaren bueltan eskualdeko egoeraren argazki ahalik eta zehatzena egin nahian, erreportaje eta elkarrizketa sorta argitaratu du Gukak martxoaren bigarren astetik hona, Zimenduak kolokan izenburuarekin.

Izenburu berarekin, eta etxebizitzari eskainitako seriea osatzeko, telebista saio berezia eman zuen atzo gauean Guka Telebistak, eta saio hori, osorik, ikusgai dago gaurtik Gukaren webgune guztietan ere. Etxebizitzaren aferaren hainbat ertz jorratu dituzte ordubeteko saioan Mikel Elorza abokatuak eta Orio Inmobiliariako Pedro Aiestaranek, tentsiopeko eremuetaz hitz egin dute Zestoako eta Zumaiako alkateek, eta Azpeitiko kanonari buruz iritzia eman dute herritarrek, besteak beste.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide