Merezitako saria asteburuko esfortzu handiagatik

Julene Sorarrain

Orio Arraunketa Elkarteko gizonek gogotik astindu dute arraunlari askorentzat urteko preziatuena den bandera. Hain zuzen ere, Iker Zabalaren taldeak nagusitasunez irabazi du asteburuan jokatutako Zarauzko Ikurrina, eta ohi bezala, herriko zaleekin partekatu dute garaipena.

Arraunlari askok egutegian gorriz markatuta duten estropada da Zarauzko Ikurrina, eta herriko zaleen gozamenerako, Orio Arraunketa Elkarteko gizonek bandera hori gogotik astindu ahal izan dute asteburuan. Izan ere, larunbateko eta igandeko jardunaldi bikainek fruituak eman dituzte. 

Ohi bezala, herritar ugari bildu zen atzo iluntzean Herriko Plazan, txapeldunei harrera beroa egiteko. Eguraldiak lagundu ez bazuen ere, arraunlariek txalo zaparrada jaso zuten plazako aterpe azpitik, udaletxeko balkoitik ikurrina astintzen zutelarik.

Erlazionatuak

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide