Arraunlari askok egutegian gorriz markatuta duten estropada da Zarauzko Ikurrina, eta herriko zaleen gozamenerako, Orio Arraunketa Elkarteko gizonek bandera hori gogotik astindu ahal izan dute asteburuan. Izan ere, larunbateko eta igandeko jardunaldi bikainek fruituak eman dituzte.
Ohi bezala, herritar ugari bildu zen atzo iluntzean Herriko Plazan, txapeldunei harrera beroa egiteko. Eguraldiak lagundu ez bazuen ere, arraunlariek txalo zaparrada jaso zuten plazako aterpe azpitik, udaletxeko balkoitik ikurrina astintzen zutelarik.