Aurtengo ligako zazpigarren eta zortzigarren banderak astindu zituzten atzo iluntzean udaletxeko balkoian Orio Arraunketa Elkarteko gizonezkoek. Iker Zabala entrenatzaileak biak batera ere bai, maisutasunez.
Poza eta festa izan ziren nagusi Herriko Plazaren bueltan, eta herritar ugari elkartu zen, asteburuan Bizkaiko uretan jokatutako bi banderak ospatzera. Atzo Lekeition irabazitakoa, gainera, berezia zen Oriorentzat, azken urteetan ez baitzuten garaipenik lortu han. Estropada amaitu berri, Gorka Aranberriren pozak dena esaten zuen. Eta bandera eskaini ere egin zion, ETBko kameren aurrean, Ibon Arruti Aldape-ri –iazko denboraldira arte Orion arraunean ibilia Aranberrirekin–, lortutakoak oriotarrentzat izan duen garrantziaren erakusgarri.
(Argazkiak: Joxeju Olasagasti)