Herriaren besarkada etxeko garaileei

Julene Sorarrain 2026ko uztailaren 13a

Larunbateko estropadak ihes egin bazien ere, Orio Arraunketa Elkarteko gizonezkoek etxeko bandera astindu ahal izan zuten atzo herritarrekin batera. Hain zuzen ere, Eusko Label ligako Orio Kanpina XIV. Bandera irabazi zuten Iker Zabalaren mutilek.

Aurreko astean bezala, oraingoan ere alironarekin amaitu dute asteburua Orioko arraunlariek. Larunbatean zorte txarra izan bazuten ere Castron, Orio Arraunketa Elkarteko gizonezkoek etxeko bandera astindu ahal izan zuten atzoko jardunaldian. Hain justu, Orioko itsasoan jokatu zen Eusko Label ligako Orio Kanpina XIV. Bandera irabazi zuten Iker Zabalaren mutilek.

Ohiturekin jarraituz, herritar mordoa atera zen atzo iluntzean kalera, elastiko horiak soinean, txapeldunak zoriontzera. Orioko Txarangaren doinuak ere ez ziren falta izan, eta beste behin, herri oso baten besarkada jaso zuten etxeko txapeldunek.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide