Talai Mendi elkartea

Talai-Mendi Orioko mendizaleen elkartea da eta 1949an sortu zen, Montañeros de Orio izenarekin. Urte hauetan guztietan lagun ugari aritu da mendiz mendi Talai Mendi elkartearekin. Euskal Herriko mendi askotan izanak dira eta Euskal Herritik kanpora ere egin izan dituzte ibilaldi dezente. Ia beti oinezko irteerak antolatu dira; baina, noizean behin, eskiz, bizikletaz edo bestelako tresnekin ere ibiltzen dira mendian. Elkarteak mendizaleei federatzeko aukera ematen die, eta horretaz gain bestelako ekintzak ere antolatzen ditu urtean zehar. Urte hasierako Erregeen kabalgata antolatzen du aspaldian, umeentzako jolasak, diapositiba emanaldiak eta, nola ez, Orioko Kukuarri mendian egiten den urteroko ospakizuna ere antolatzen du. Maiatzaren azken igandearekin ospatzen da Kukuarri Eguna, eta festa handia izaten da mendi tontorrean. Kukuarri mendia Orioko punturik gorenena Kukuarri izeneko mendi tontorra da. 362 metro ditu eta Donostia eta Orio artean dago, itsasoari begira. 1949an eraiki zen gurutze handi batek adierazten du tontorra eta, aldamenean, Jorge Oteiza eta bere ikasleak, Reinaldok, egindako Ama Birjinak edertzen du tontorra. Ikusmira ederrak ditu, bai itsas aldera, eta baita lehor aldera ere. Urtero, maiatzaren azken igandean, festa handia egiten da bertan: meza eta hamaiketakoa izaten da joaten den edonorentzat. Herritik, oinez, 45 bat minutuko bidea dago goraino. Donostiako Igeldo auzora joateko bidea hartzen bada, berriz, autoa bide bazterrean utzi eta hamabost bat minutuko bidea dago soilik. Kukuarrin parapentean salto egiteko toki egokia da, eta parapente zale asko joaten da bertara.

Talaimendi elkarteak urteko ohiko batzarra egingo du datorren asteazkenean

2021 abe 17 Orio

2020 Orio Menditour

2020 abe 07 Orio

BOULDERREKO ATE IREKIA

2020 urt 18 Orio

Boulderreko ate irekiak izango dira bihar, igandea

2019 aza 16 Orio

Boulderreko ate irekiak Talai Mendin

2019 ira 17 Orio

TALAIMENDI kamisetak salgai!

2019 mai 29 Orio

Gaur boulderreko ateak irekiko ditu Talaimendik

2019 mai 19 Orio

ARTAZUL eta FAGO ARROILAK

2019 mai 18 Orio

ARTAZUL eta FAGO ARROILAK

2019 mai 18 Orio

Menditour film-emanaldia Kultur Etxean

2019 mai 16 Orio

KUKUARRI ASTEA 2019

2019 mai 10 Orio