Talaimendi mendi elkarteko urteko ohiko batzarra egingo du datorren asteazkenean, hilak 22. Zuzendaritza batzordeak egin du deiai eta bazkideak ez ezik, elkartearen jarduna interesatzen zaien herritarrak gonbidatu ditu bilkurara. Talaimendik Iturbide kalean duen egoitzan elkartuko dira, 19:15ean.
Asteazkeneko batzarrean, zuzendaritza batzorde berria eratuko dute, eta lantaldea berritzeaz ere hitz egingo dute, oraingo zuzendaritzaren ustetan badagoelako premia. Elkarteak orain gutxi berritu du bere logoa.